albistea
Audientzia
Milan-Barça partidak ETB-1en %30,7ko audientzia eskuratu du
A.E.
EITB
Audientzian lider izan da neurketa Euskadin. Denboraldi honetako Txapeldunen Ligako partida ikusiena ere izan da ETBn
-
Milan-Bartzelona. Argazkia: EFE
Asteazkenean ETB-1en emandako Milan-Barça Txapeldunen Ligako partida, eguneko saiorik ikusiena izan zen Euskadin audientziaren %30,7 eskuratuz. Batez beste, 376.000 lagunek ikusi zuten partida EAEn eta eragin esparruan. Halaber, 791.000 laguneko audientzia metatua izan zuen.
Denboraldi honetan, ETBk eskainitako Txapeldunen Ligako partidarik ikusiena izan da.