Itxi

albistea

Kirola, igandean

Gescrap Bizkaia eta Kanaria Handiaren arteko partida zuzenean ETB-1en

A.H.

EITB

Horrez gain, Logroñoko pilota jaialdia eskainiko da zuzenean

  • Gescrap Bizkaia

    Gescrap Bizkaia. Argazkia: EITB

Igande honetan, Gescrap Bizkaia eta Kanaria Handia taldeek elkarren aurka Bilbon jokatuko duten norgehiagoka Euskal Telebistak zuzenean eskainiko du. Endesa Ligako partida, Xabier de la Fuentek, Josean Aldalurrek eta Juan de la Ve egingo dute kontatuko dute 12:30etik aurrera ETB-1en.

Arratsaldeko 16:00etan, Euskal Telebistak herri kirolari zuzendutako asteroko tartean aizkolarien Eusko Label Saria eskainiko da. Gueñesen ospatutako banakako proba honen lehenengo jardunaldiaren laburpena eskainiko du ETB-1ek. Koldo Aldalurrek eta Joxe Etxebestek emango dute berri.

Ondoren, Logroñoko pilota jaialdia eskainiko da zuzenean. Euskal Telebistako kamerek Adarraga pilotalekuarekin bat egingo dute arratsaldeko 17:00etatik aurrera eta binakako bi pilota partida eskainiko dira. Hasteko, Retegi Bi- Ladis Galarza eta Idoate- Peñagarikano bikoteek elkarren aurka jokatuko dute eta ondoren, Xala- Laskurain eta Titin III- Merino II bikoteek jokatuko dute jardunaldiko partida nagusia. Xabier Euzkitzek, Josean Tolosak eta Elena Azpeitiak emango dute emanaldiaren berri ETB-1en.