Itxi

telebista

21:30ean

Victoria Landa Ertzaintzako lehen emakume zuzendariari elkarrizketa, gaur gauean, "12 Minutos" saioan

EITB Media

Izendatu zutenetik komunikabide batean egingo duen lehen elkarrizketa da. Ertzaintzaren Erandioko egoitza nagusian izango da Landa, Arantza Ruizekin.

  • Arantza Ruizek Victoria Landari egindako elkarrizketa. Argazkia: EITB

    Arantza Ruizek Victoria Landari egindako elkarrizketa. Argazkia: EITB

Arantza Ruiz EITB Mediako Albistegietako zuzendariak Victoria Landa Ertzaintzako zuzendari berria elkarrizketatuko du gaur, "12 Minutos" saioan, ETB2ko "Teleberri" albistegiaren gaueko edizioan.

Ertzaintzako lehen emakume zuzendaria da Victoria Landa, eta izendatu zutenetik komunikabide batean egingo duen lehen elkarrizketa izango da hau. Ertzaintzaren Erandioko egoitza nagusian bilduko dira, eta Landaren ibilbidea eta Ertzaintzarena berarena ere izango dituzte mintzagai, 40. urteurrena betetzen den honetan.

Ertzaintzaren iraganari eta etorkizunari errepasoa zuzendari berriarekin, Arantza Ruizen "12 minutos" saioan; gaur, 21:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.