albistea
Goizeko10:30ean
'Monzon' pastorala Ostiral Santuan izango da ikusgai ETB-1en
A.E.
EITB
Johañe Bordaxar zuberotar idazleak sortutako lana joan zen udan antzeztu zuten Larrainen
-
Monzon.
Aurten ere Euskal Telebistak Aste Santuan eskainiko du aurreko udan Zuberoan antzeztu zen pastorala. Telesforo Monzoni eskainitako pastorala apirilaren 6an, Ostiral Santuan izango da ikusgai goizeko 10:30ean ETB-1-an.
'Monzon' pastorala Larrainen eman zuten 2011ko abuztuaren 7an eta 13an. Testua Johañe Bordaxar zuberotar idazle eta kantariak sortu zuen.
Urtero bezala, ETBko Euskara Sailak pastoraleko testuaren transkripzioa eta batuarako egokitzapena egin ditu.
Antzezlana frankismoaren urte latzetan dago girotuta, eta Telesforo Monzon abertzaletasunaren eragile eta buruzagia du protagonista. Monzon antzerkigile eta idazle oparoa izan zen, eta pastoral honek Monzonen beraren hainbat abesti biltzen ditu, besteak beste 'Batasuna' eta 'Itziarren semea' ezagun baino ezagunagoak.