Itxi

telebista

22:15ean

Mendozara egingo du bidaia "Vascos por el Mundo" saioak gaur gauean

EITB Media

Argentinako mahastizaintza eta ardogintzaren bihotza ezagutzeko, Mikel Belasco, Kepa Peñaroja, Nadia Haron eta Iban Prietoren laguntza izango dute Pedro Mardones erreportariak eta Joan Vinos kameralariak.

  • "Vascos por el Mundo" visita Mendoza este domingo

    "Vascos por el Mundo" visita Mendoza este domingo

Mendozara joango dira gaur Pedro Mardones erreportaria eta Joan Vinos kameralaria ETB2ko "Vascos por el Mundo" saioan. Eguzkia eta ardogintza dira Argentinako leku honetako izar nagusiak. Malbec mahatsari esker, munduko ardorik onenak ekoizten dira bertan. Desertuaren erdian dago kokatuta, Ande mendien magalean. Bertako mahasti lautada zabalak ikusita, Arabar Errioxan gaudela dirudi. Hain zuzen ere, errioxar batek sortu zuen hiria eta Mendoza del Nuevo Valle de Rioja izena jarri zion. Ezagunak dira baita ere eskualde hartako mendi garaiak, Aconcagua adibidez. 

Bidaia honetan Mikel Belasco, Kepa Peñaroja, Nadia Haron eta Iban Prieto izango dituzte lagun. 

"Vascos por el Mundo" gaur izango dugu ikusgai, 22:15ean, ETB2n eta eitb.eus-en.