Itxi

telebista

20:00etan

Martiodara egingo du bisita gaur "Historias a Bocados" saioak

EITB Media

Gasteiz osatzen duten 60 kontzejuetako bat da, eta hirigunetik 10 bat kilometrotara dago. Bertan, Alfredo, Ricardo eta Enrique ezagutuko ditu Joseba Arguiñanok.

  • Joseba Arguiñano Martiodako bizilagun batekin

    Joseba Arguiñano Martiodako bizilagun batekin. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia.

Gaur, martxoak 13, Martiodan izango da Joseba Arguiñanoren "Historias a Bocados" saioa, Araban. Gasteiz osatzen duten 60 kontzejuetako bat da Martioda, eta hirigunetik 10 bat kilometrotara dago, ipar-ekialdera. 30 bat biztanle ditu, eta Josebak horietako hiru ezagutuko ditu.

Herrian geratzen diren bi nekazarietako bat da Alfredo Ortiz de Zárate. Traktorera igo eta bere lurretara eramango du Joseba, zerealen era trufaren laborantzaren inguruko xehetasunak azaltzeko. Ondoren, jabali-gisatua dastatuko dute elkarrekin.

Ricardo Gutierrezekin, bestalde, Martiodako Faunaren Suspertegian izango da Joseba. Bertan, biologo, albaitari eta zaintzaile talde batek tokiko faunako mota guztietako animalia basatiak artatzen ditu. Ricardok muskulazio-hegal bat erakutsiko dio Josebari. Aire zabaleko gela bat da, sabaian sarea duena, hegaztiei hegan egin dezaten eta zentrotik alta eman ahal izateko behar dituzten giharrak indartzen laguntzen diena. Ondoren, elkarrekin kozinatuko dute arrain-budina kalonjeekin, izokinarekin eta boilur-emultsioarekin.

Enrique Echazarrak 50 lugares mágicos del País Vasco izeneko liburua kaleratu du, gure inguruko toki magikoen inguruko lana; eta, hain zuzen ere, horietako bat erakutsiko dio Josebari. Izan ere, Urrialdoko baselizara eramango du, eta basilisko baten inguruko kondairaren berri emango dio. Suge itxurako animalia mitologikoa da basilisko, oilar-burua duena eta begiekin hiltzeko ahalmena duena. Duela ez hainbeste aurkitutako beste misterio baten berri ere emango dio: sakristia batean topatutako III. mendeko 17 garezurren erlikiak, balio handikoak. Azkenik, herriko txokora joko dute Enriquek eta Josebak, bertan perretxiko risottoa dastatzeko. 

"Historias a Bocados" saioa gaur izango da ikusgai, 20:00etatik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.