Itxi

telebista

21:30ean

Alfonso Alonsori elkarrizketa, gaur, "12 minutos" saioan

EITB Media

Arantza Ruiz EITB Mediako Albistegietako zuzendariak Espainiako Gobernuko Osasun ministro ohia eta Gasteizko alkate ohia elkarrizketatuko du, orain bi urte dimisioa eman osteko lehen elkarrizketan.

  • Alfonso Alonso.

    Alfonso Alonso. (EITB Media)

Gaur, martxoak 13, Alfonso Alonso elkarrizketatuko du Arantza Ruiz EITB Mediako Albistegietako zuzendariak EITBko "12 minutos" saioan. Espainiako Gobernuko Osasun ministro eta Gasteizko alkate izandakoaren lehen elkarrizketa izango da orain bi urte EAEko PPren presidente gisa dimisioa eman ostean.

Politikaren lehen lerrora itzuliko da Alfonso Alonso Alberto Nuñez Feijoóren eskutik?

Erantzuna, gaur gauean, Arantza Ruizek zuzentzen eta aurkezten duen "12 minutos" saioan. 21:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.