EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Apirilak 5

Alfonso Alonsok dimisioa eman du EAEko PPren presidente gisa

Alderdi Popularrak batzarra egin du, eta Alonsok erabakiaren berri eman du bertan, Casadok lehendakarirako hautagaitzatik kendu eta biharamunean.

Alfonso Alonso, atzo. Argazkia: Efe
Alfonso Alonso, atzo. Argazkia: Efe
Alfonso Alonsok dimisioa eman du EAEko PPren presidente gisa

3:42

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alfonso Alonsok dimisioa eman du EAEko PPren presidente gisa, atzo Pablo Casadok apirilaren 5eko hauteskundeetan lehendakarigai izateko aukera kendu eta Carlos Iturgaiz izendatu ostean, Radio Euskadik jakin ahal izan duenez.

Alonsok Gasteizen eman die erabakiaren berri alderdikideei, PPren egoitzan egiten ari ziren zuzendaritza batzordearen bileran. Orain, Amaya Fernandez alderdiaren idazkari nagusia izango da jarduneko presidentea, kongresua egin arte.

Alonsok berak sare sozialetan zabaldutako bideo batean ikus daiteke dimisioaren berri ematen duen unea. "Jarduera publikoarekiko eta politikoarekiko konpromisoari eta dedikazioari amaiera" eman diola jakinarazi du, hunkituta.

Gero, prentsaurreko batean, azpimarratu du erabakiak ez duela "atzera bueltarik", irizten baitio ez dela "zentzuzkoa" presidente izaten jarraitzea "zuzendaritza nazionalaren babesik gabe".

Alonsok eskerrak eman dizkio PPri "Euskadin askatasunaren defentsan" egindakoagatik, eta EAEko PPren proiektua defendatzeko beharra azpimarratu du, zentzu horretan "jeloskorrak" direla aitortuta.

Gogorarazi du PDPn hasi zuela bere militantzia politikoa. Une horretan, Ciudadanosekin oroitu da, garai hartan PDPk "oso boto gutxi, ia Ciudadanosek bezain gutxi" zituela adierazi du, koalizioan joatearen kontrako jarrera berretsiz.

Azkenik, adierazi du orain politika utzi duela eta ez dakiela zer egingo duen etorkizunean, ez zuelako "aurreikusita" erabaki hau hartzea.

Alfonso Alonsoren ibilbide politikoa

Alfonso Alonsoren ibilbide politikoa
Alfonso Alonsoren ibilbide politikoa
Alfonso Alonsoren ibilbide politikoa

1:44
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika EAEko hauteskundeak Hauteskundeak AEB bideoak Alderdi politikoak berriak PP Gipuzkoa Alfonso Alonso Hauteskundeak Zeintzuk dira azken hauteskunde galdeketak? Carlos Iturgaiz azken ordukoa