Itxi

telebista

22:30ean

Mikel Ayestaran kazetaria, gaur gauean, "El Día de Mañana" saioan

EITB Media

Dani Álvarez Jerusalem hirira joango da bertan bizi den Mikel Ayestaran kazetaria elkarrizketatzera. Mikelek munduko hainbat gatazka jarraitu ditu korrespontsal bezala eta gaur egun Ukrainan dago.

  • Mikel Ayestaran Jerusalemen

    Mikel Ayestaran Jerusalemen. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Gaurko "El Día de Mañana" saioan, Dani Álvarez Jerusalemera joango da Mikel Ayestaran elkarrizketatzera. Kazetari beasaindarrak erredakzioko lan erosoa utzi zuen, Jerusalemera bizitzera joateko familiarekin batera. Bertatik gerra ugariren jarraipena egin du, besteak beste: Libano, Iran, Irak, Afganistan, Pakistan, udaberri arabiarrak eta Gaza. Gaur egun, Ukrainan dago, bertako gatazkaren azken ordua Kievetik emanez.

Elkarrekin Jerusalemgo "hiri zaharra" osatzen duten auzoak zeharkatuko dituzte, non israeldarren eta palestinarren arteko tentsioak edozein unetan eztanda egin dezakeen. Zeintzuk dira gatazkaren gakoak? Mikelen eta hiriko hainbat biztanleren laguntzarekin aztertuko ditu Dani Álvarezek bertoko bizitzaren sekretu guztiak. Hasteko, Meir Margalit, palestinarren eskubideen aldeko judu ezkertiarra, ezagutuko dute. Gero, Dayroro Boulos aitarekin egongo dira, Espiritu Santuak Biblia antzinako arameora, Kristoren hizkuntzara, itzultzea eskatu zion. Amaitzeko, Josue Wisemanek 1300 urtean hasi zen saga familiar baten azken tatuaje-egilea dela kontatuko die. Jerusalemeko gurutzea tatuatuko al du Danik?

Bestalde, hiriko leku santuak bisitatuko dituzte, besteak beste, Lamentuen Harresia eta Hilobi Santua. Halaber, Austriar Hospizioko terraza ikusgarritik, Mikelek familia Israelen bizitzera nola egokitu den eta gatazka batera joan behar duen bakoitzean beldurra sentitzen ote duen azalduko du. Gainera, hainbat sorpresa jasoko ditu: bat Aritz Elustondo Realeko jokalariak emango dio; bestea, Eugenio Garcia Gascon lagunak, kazetaritzako erreferente handienetakoa denak.

"El Día de Mañana" ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.