Itxi

telebista

22:30ean

Andrea eta kapitain berriak protagonista, gaur gauean, "El Conquis" saioan

EITB Media

Patxi Alonsok gidatutako saioak immunitate jokoan gertatutakoa gogoratu, eta urdinen bilera eta duelua aztertuko ditu.

  • Andrea, abenturako azken kanporatua

    Andrea, abenturako azken kanporatua. Aragazkia: EITB Media

Atabey taldea abenturako talde murriztuena da: zortzi kide besterik ez zaizkio geratzen Andrearen kanporaketaren ondoren. Gaur gauean, Andrea izango da "El Conquis"eko platoan eta abenturan izandako bizipen eta momenturik onenak errepasatuko ditu bere lagun eta "defendatzaile" izan den Pablorekin batera. Gainera, taldekide izan dituen Leire, Ohiane eta Lide atabeytarrekin elkartuko da. Halaber, Line kanpamendura itzuli deneko irudiak eta talde urdinekoek Andrearen inguruan esandakoak bilduko dituzte.

Bestalde, kanpamentuetako azken orduaren berri emango dute Los Haitiesetik. Kapitain berrien egokitzapena erakustearekin batera, Andrea eta Arantxaren lekukotasunak eskainiko dituzte. Nortasun handiko emakumeak izaki, elkarren artean desadostasunak sortuko ote dira?

Labirintoaren immunitate jokoa gogoratuko dute: talde gorriaren eta urdinaren arteko tentsioa oso handia izan zen. Nork hartu zuen bide okerra? Labirintoaren beste protagonistetako bat Lobo izan zen. Talde urdineko kapitain berriak Binbik aurreko edizioan baino buelta gehiago eman zituen. Haren inguruan hitz egingo dute, baita Julianekin izandako bilera gogorrari buruz. Urdinek berriz ere Camila izendatu zuten. Zer gertazen da Camilarekin talde urdinean?

Hiru taldeak adi egon beharko dira laster posta jasoko dutelako, eta joko berriaren datu guztiak David Secok emango ditu.

Debatean aurreko edizioetako irabazleak egongo dira, hots, Eneko, Eider, David eta Raul, baita kanporatuak ere, Sandra, Lide, Ohiane eta Leire. Bestalde, Conquis komunitateak ere bere lekua izango du Oizeder Mayorekin eta Isma Pereirarekin Gaztearen txokoan.

"El Conquis" eztabaida-saioa asteazkenero izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.