Itxi

telebista

Audientzia

Itzuliak audientzia bikaina ETB1en

EITB Media

Nabarmentzekoak dira azken bi etapek izandako datu onak: euskaldunen artean liderrak izan ziren eta Eibarko azken etapak 234.000 ikus-entzuleko audientzia metatua eskuratu zuen.

  • Ion Izagirre helmugan. Argazkia: EFE

    Ion Izagirre helmugan. Argazkia: EFE

Euskal Telebistak Itzulia Basque Country txirrindularitza lasterketari egindako jarraipenak audientziaren harrera bikaina izan du aste osoan zehar eta bataz beste, % 7,5eko audientzia-zatia eta euskaldunen arteko % 15,0ko kuota eskuratu ditu. Halaber, 127.000 ikus-entzulek bat egin dute Itzuliarekin egunero, Euskadin eta eragin eremuan.

Nabarmentzekoak dira azken bi etapek izandako datu onak: biek audientzia bikaina izan dute eta euskaldunen artean lidergoa eskuratu dute eure ordu-tartean. Ostiraleko Zamudio-Mallabia etapak % 11,0ko audientzia-zatia eta euskaldunen arteko % 17,9ko kuota lortu ditu. Eibarko azken etapak ordea, larunbatean, % 12,0ko audientzia-zatia eta euskaldunen arteko % 26,5eko kuota izan ditu eta 234.000 ikus-entzulek bat egin dute emankizunarekin uneren batean Euskadin eta eragin eremuan.

Etapen ondorengo saioak ere, harrera oso ona izan du. Helmugako set berezian, Fermin Aramendik, Haimar Zubeldiak eta Unai Osak eguneko lasterketaren nondik norakoak aztertu dituzte eta saioak bataz beste, % 7,9ko audientzia-zatia eta euskaldunen arteko % 14,3ko kuota eskuratu zituen.

Bestalde, Itzulian ihesaldirik luzeena egin zuen Kern Pharma taldeko Ibon Ruiz txirrindulariak EITB Saria jaso du.

Ibon Ruiz txirrindulariak EITB Saria jaso du.

Ibon Ruiz txirrindulariak EITB Saria jaso du.