Itxi

telebista

22:15ean

Tirol, Alpeetako bihotzera bidaia, gaur gauean "Vascos por el Mundo" saioan

EITB Media

Carolina Calvo kazetariak eta Joan Vinós kamerak bertan bizi diren euskaldunen eskutik ezagutuko dituzte Titoleko paraje eta herri ikusgarrienak.

  • Carolina Calvo Tirolean.

    Carolina Calvo Tirolean.

"Vascos por el Mundo" saioak Alpeetako bihotzera egingo du bidaia gaur gauean, Tirolera, hain zuzen ere. Carolina Calvo kazetariak eta Joan Vinós kamerak bertan bizi diren euskaldunen eskutik - Inés Román, Eider Bidaurratzaga, Aitor Morilla eta Paula Urruticoehche - ezagutuko dituzte Tiroleko herri eta sekretuak.

Hasteko, Innsbruck hiriburua bisitatuko dute, Neguko Joko Olinpikoak bi aldiz, 1964ean eta 1976an, hartu dituen hiria. Gainera, inguruko hanbat herri ezagutuko dituzte, horien artean, Hall in Tirol, Tiroleko alde zaharrik handiena duen herria. Halaber, eskualdeko gastronomia aberats eta gozoa dastatuko dute.

Gainera, Tiroleko azaleraren % 13a besterik ez omen da bizitzeko egokia. Izan ere, 3.000 metrotara, 500 mendik eta 600 glaziarrek osatzen dute Tiroleko paraje ikusgarria. Horregatik, eskia eta snowboarda egiteko toki ezin hobea da.

"Vascos por el Mundo" gaur izango da ikusgai, 22:15ean, ETB2n eta eitb.eus-en.