Itxi

albistea

Audientzia

ETBk apirilean %14,4ko audientzia zatia eskuratu du

A.E.

EITB

Telebista autonomikoen artean bigarren postuan dago.

  • ETBk apirilean %14,4ko audientzia zatia eskuratu du

    Asier Odriozola eta Andrea Arrizabalaga. Argazkia: EITB.

Euskal Telebistak apirilean %14,4ko audientzia eskuratu du eta telebista talde autonomikoen zerrendan bigarren postuan dago. ETB-2k hilabete honetan %10 lortu du eta ETB-1ek 3,1%. Euskarazko kateak 2009ko irailetik hona lortzen duen daturik altuena da. ETB-3k berriz, %0,8 du eta ETB Sat-ek 0,5%.

'Teleberri'k gorazko joera


'Teleberri' albistegien  gorazko joera dute. Gainera bigarren lekuan daude albistegien artean %,15,7ko audientziarekin  eta bataz beste 115.000 ikus-entzulerekin.

'El Conquistador' nagusi igandeetan


'El Conquistador del fin del mundo' ETB-2ko saiorik arrakastatsuenak, lider izaten jarraitzen du. Audientzia zatiari dagokionez %24ko audientzia zatia lortu du eta bataz beste 228.000 lagunek ikusten dute igandero, Euskadin eta eragin esparruan, Julian Iantzik aurkeztutako saioa.


'Ni Más Ni Menos' eta 'Euskadi Directo' saioek, halaber, apirilean euren emaitzarik onenak lortu dituzte. Klaudio Landak aurkezten duen saioak %12,7ko audientzia zatia du eta 'Euskadi Directo' arratsaldeko albistegia %11ra iritsi da.


'Al Rescate' saioaren atal berriak arrakastatsu estreinatu dira apirilean. Oscar Terolen umore saioak %10,4ko audientzia zatia du bataz beste apirilean eta 325.000 ikus-entzuleko audientzia metatua.

R.Madrid-Bayern partidako penaltiek marka historikoa


ETB-1en, beste emaitza batzuen artean, Real Madril eta Bayern-en arteko penaltien txandan lortutako marka historikoa aipatu behar da. Ikus-entzuleei dagokienez ETBren historia guztian Euskadin eta eragin esparruan ikus-entzule gehien izan dituen emanaldia izan da. 700.000 ikus-entzulek bataz beste ikusi zuten tarte hori. Neurketa osoak, berriz, %36,1eko audientzia zatia izan zuen. Audientzia metatua 100.7.000 ikus-entzulekoa izan zen Euskadin eta eragin esparruan.


Bestalde, ETB-1ek joan zen igandean eskainitako binakako pilota txapelketa finalak bere ordu tartean nagusi izatea lortu zuen. Xala- Laskurain eta Titin III- Merino bikoteak elkarren aurka jarri zituen finalak eta bataz besteko 169.000 ikus-entzule izan zituen Euskadin eta bere eragin eremuan. Joan zen urteko binakako pilota finalaren emanaldiak izandako audientzia gainditu zuen.

Apirilean ETB-1en emaitza ona lortutako beste kirol emankizun bat Euskal Herriko Txirrindulari Itzulia izan da: % 7,5eko audientzia zatia eta %2,2ko ratinga erdietsi du.

Azkenik, amaitu berri den hilabetean estreinatutako 'Kantuan' saioak ere erantzun oso ona izan du, %10,5eko audientzia zatia, bataz beste euskaldun artean. Ikus-entzule tarte horretan,Xabier Euzkitzeren 'Bisitaria'k %9,4ko emaitza du.