Itxi

albistea

Zientzia eta teknologia saioa

Proteinak behatzen, 'Teknopolis' saioan

A.E.

EITB

Giroaren emanaldiak eranginda, 'Teknopolis' larunbatean izango da ikusgai 13:00etan.

  • Oihana Jauregi, 'Teknopolis'. EITB

    Oihana Jauregi, 'Teknopolis'. EITB

Aste honetan, proteinetan erreparatuko dute 'Teknopolis' saioan. Proteinak ezinbestekoak dira bizitzeko; izan ere, gure organismoko zelulek betetzen dituzten funtzio gehienetan parte hartzen dute. Are gehiago, gaixotasunak proteinekin zerikusi zuzena dute, behar ez duten moduan edo unean funtzionatzen duten proteinek eragiten baitituzte. CIC bioGune ikerketa-zentroan proteinak behatzen dituzte egitura nolakoa den jakiteko. Forma ezagututa, proteinen funtzionamenduan eragin dezaketen botikak garatzea posible izan daiteke.

Gertutik tartean Julen Arexolaleibarekin egongo dira. Mondragon Unibertsitatean, Huhezin, soziolinguistika irakatsi eta ikertzen du. Hizkuntza batek zergatik egiten du aurrera? Hizkuntza bat zergatik desagertzen da?... horrelako galderak erantzun nahian egiten du lan 'Teknopolis'en gertutik ezagutuko dugun pertsonak.

Aste honetako saioa bukatzeko, kimikarekin harreman zuzena duen enpresa batera joko dute: Ilerako tindagaien enpresa batera, alegia. Merkatu hori, gehienbat, multinazional eta enpresa handiek menderatzen dute, baina Euskal Herrian bada ileko tindagaiak ekoizten dituen oso bestelako enpresa bat. Oiartzunen dago eta haren izena da Farvital-Carassa laborategiak. 1930. urtetik dago martxan eta egun munduko 30 lurraldetara banatzen dituzte beren produktuak. Tindagai eta koloreen munduan barneratu gara haiekin.

Giroaren emanaldiak eranginda 'Teknopolis' larunbatean izango da ikusgai 13:00etan. Igandean, 11:30ean eskainiko da ETB-2n eta asteazkenen 22:55ean ETB-3n.