Itxi

albistea

Astelehenean

Frantziako hauteskundeak, 'Azpimarra'n eztabaidagai

A.E.

EITB

Dani Maeztu Aralarko kideak, Eguzki Urteaga soziologoak eta Frank Dolosor eta Maite Ubiria kazetariek hartuko dute parte saioan. Halaber, Frantxua Maitia sozialista izango dute Baionatik.

  • Frantziako hauteskundeak, EFE.

    Frantziako hauteskundeak, EFE.

Datorren astelehenean, 'Azpimarra'ren eguneko bigarren saioan, 23:30ean, Frantziako hauteskundeko emaitzez  orohar eta Ipar Euskal Herriko emaitzez arituko dira. Dani Maeztu Aralarko kidea, Eguzki Urteaga soziologoa eta Frank Dolosor eta Maite Ubiria kazetariek parte hartuko dute saioan. Halaber, Frantxua Maitia alderdi sozialistako kidea ere izango dute Baionatik.

Arratsaldeko 'Azpimarra'n, berriz, eguneko gaiak aztertzeko Jose Luis Lizundia eta Zelai Nikolas izango ditu solaskide Maddalen Iriartek 19:00etan.