Itxi

telebista

22:15ean

Bonn eta Aquisgrán, gaur gauean "Vascos por el Mundo" saioan

EITB Media

Alemaniako hegoaldeko bi hiri garrantzitsu hauek ezagutuko ditugu bertan bizi diren euskaldunen eskutik.

  • Fanny Boehm kazetaria Bonn hirian.

    Fanny Boehm kazetaria Bonn hirian.

"Vascos por el Mundo" saioak Alemaniako hegoaldera bidaia egingo du gaur gauean, Europako bi hiri garrantzitsu ezagutzeko: Bonn eta Aquisgrán.

Fanny Boehm kazetariak, Ruben Ruiz eta Roberto Secunza kamerekin batera, bi hiriak bisitatuko ditu bertan bizi diren euskaldunek gidatuta: Almudena, Maitane, Carlos, Aitor eta Jon.

Alemaniako Errepublika Federaleko hiriburua izan zen Bonn hiria, herrialdea 1990an bateratu zen arte. Ondare artistiko garrantzitsuarekin, hiri kosmopolita hau Beethovenen jaioterria da.

Aquisgrán, ordea, antzinako hiriburua da. Carlomagnoren inperioaren erdigune politikoa izan zen eta bertan koroatu ziren Alemaniako errege guztiak.

"Vascos por el Mundo" 22:15ean izango da ikusgai ETB2n eta eitb.eus-en.