albistea
Athletic-en finala
'Harian', Bilbon eta Bukaresten gertatutako guztiaz, ostegun honetan
A.E.
EITB
'Harian' berezia izango da ikusgai, Iban Bengoetxeak gidatuta.
-
Harian', Iban Bengoetxea. EITB
Ostegun honetan, 'Harian' berezia izango da, gaueko 22:00etan. Athletic-en partidaren ostean, saioko taldekideek aste honetan Bilbon eta Bukaresten gertatu den guztiaren berri emango dute. Iban Bengoetxeak eta Inma Zabaletak zaleek euren taldearekin nola egiten duten bat ikusi dute. Ikastetxeak, dendak, umeak, gazteak, adinekoak, denak, zuri gorriz jantzita.
35 urte, urte asko dira, eta inork ez du jai historiko hau galdu nahi izan. 30 hegaldi baino gehiago, 13 mila euskaldun Errumanian, aukera paregabea jarraitzaileentzat taldeaz gozatzeko.
Eta hau guztia ez da hemen bukatzen, maiatzaren 25ean Errege Koparen bila goaz eta.
Maiatzaren 10ean, ostegunean, gaueko hamarretan, 'Harian', ETB-1n.

