albistea
Ostiralean
'Maravilla' Martinez-Macklin neurketa 'Boxeo-Izarrak" saioan.
A.E.
EITB
Pisu ertaineko munduko txapelketa.
-
'Boxeo Izarrak', Manu Maritxalar eta Pedro Mari Goikoetxea. EITB
Saio honetako borrokaldi nagusia, Sergio Martinezek eta Matthew Macklinek jokatuko dute. Arjentinarra, superwelter pisuan eta pisu ertainean izan da munduko txapelduna. Guztira, 6 aldiz. Gaur egungo boxeolaririk onenen artean dago: 49 garaipen lortu ditu eta 2 aldiz bakarrik hartu dute menpean. Macklin britainiarra, ostera, hiru aldiz izan da Europako txapeldun eta munduko titulua eskuratzeko joan den urtean egin zuen ahalegina alperrekoa izan zen.
Saio honetan erabiliko duten bigarren borrokaldi nagusia, emakumeen arteko munduko txapelketa bat izango da: luma pisuan, SusiI Kentikianek eta T. Pannimitek neurtuko dituzte indarrak. Hiru gerriko egongo dira jokoan. Kentikian armeniarrak orainarte egindako 28 borrokaldiak irabazi ditu eta 15 aldiz izan da munduko tituluaren jabe.
'Boxeo Izarrak' saioa 23:10ean dago ikusgai ETBK Sat-en eta 00:00etan, ETB-1en.