telebista
1000 atal
"A Bocados" saioak 1000. atala ospatuko du gaur arratsaldean
EITB Media
Ander Gonzalez sukaldariak eta Gabriela Uriarte nutrizionistak sorpresaz eta oroitzapenez beteriko saio berezia prestatu dute, programaren gidaritzan daramatzaten bost denboraldiak ospatzeko.
-
"A Bocados 1000". EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia
Ander Gonzalez sukaldariak eta Gabriela Uriarte nutrizionistak ospakizun handia prestatu dute, gaur "A Bocados" saioak beteko dituen 1000 atalak ospatzeko. Duela bost urte abiatu ziren abentura honetan eta, gaur egun, ETBko telebista eskaintzaren baitan bere tokia lortu dute, arratsaldero, euskal ikus-entzuleen etxeetara eta bihotzetara iritsiz. 1000. atala ospatzeko bidean, aste osoan zehar, gure sukaldari ospetsuenekin izan dira haien jakirik berezienak ezagutzeko: besteak beste, Eneko Atxa, Fernando Canales, Elena Arzak, Andoni Luis Aduriz eta Martín Berasategui sukaldariak izan dituzte saioan.
Bestalde, gaur, sorpresaz eta oroitzapenez beteriko saioa prestatu dute. Arratsaldero, saioa jarraitzen duten ikus-entzuleei eskerrak emateko tartea izango da, baita saioaren lantaldea osatzen duten profesionalei ere, hauei esker posible izan baitute 1000 programetara iristea, sukaldean, ikasten eta barre egiten.
Egunero, 122.000 ikus-entzulek bat egiten dute Ander Gonzalezen errezeta eta Gabriela Uriarteren nutrizio aholkuekin, eta, denboraldi honean, batez beste, % 8,3ko audientzia-zatia eskuratu du sukaldaritza saioak.