Itxi

telebista

22:15ean

Estereotipoak hausten, gaurko "En Kuadrilla" saioan

Klaudio Landak joeraren kontra doazen pertsonen testigantzak bilduko ditu.

  • "En Kuadrilla" saioaren irudi bat.

    "En Kuadrilla" saioaren irudi bat.

Gaurko "En Kuadrilla" saioaren protagonistak estereotipoak hautsi eta joera estandarraren kontra doazen gonbidatuak izango dira. Guztiek testigantza hunkigarri eta ikusgarriak eskainiko dizkiote Klaudio Landari.

Alain Arteaga da horietako bat. 2011n esklerosi anizkoitza diagnostikatu zioten eta gurpildun aulkian dago. Urte hauetan ez dio borrokatzeari utzi eta orain boxeoan jokatzeko prestatzen ari da. Bego Ojinagaren istorioa ere ezagutuko dute, ohi baino neurri handiagoko modelo curvya da, eta bullyinga jasan zuen eskolan. Begok, gainera, bisita berezia jasoko du. Amaia Puertas izango da hurrengo gonbidatua; 40 urte baino gehiagorekin eta bikotekiderik gabe, ama izatea erabaki zuen.

Halaber, oso berezia den gonbidatuarekin hasiko dute programa. Kuadrillara lehenago etorri izan den pertsona horrek bere alde ezezaguna erakutsiko du: Drag Queena da. Aitor Albizua "Lingo" lehiaketaren aurkezlearen bisita ere izango dute.

"En Kuadrilla" gaur izango da ikusgai 22:15ean ETB2n eta eitb.eus-en.