Itxi

albistea

21:00etan

Zaborrak eztabaidagai, igandeko 'Harian' saioan

A.H.

EITB

Herri batzuetan ezarri berri duten atez ateko zabor-bilketaren aurrean sortu den eztabaidan murgilduko da saioa.

  • Zaborra Hernani-n. EITB

    Zaborra Hernani-n. EITB

Gipuzkoako herri batzuetan ezarri berri duten atez ateko zabor bilketaren aurrean, oso iritzi kontrajarriak daude. Batzuk birziklatzeko oso sistema ona dela uste dute, beste batzuek, ordea, zikina eta deserosoa dela, eta ez dute euren herrietan jartzerik nahi.

Baina sistema berriaren ezarpenaren azpitik, birziklatzeko ohiturak daude. Batzuk oso argi daukate birziklatzearen garrantzia eta duela denbora asko egiten dute. Beste batzuek ez dute oso argi zein ontzitan bota behar ditugun hondakinak, eta ez dute zaborra bereizteko ohiturarik.

'Harian' saioko lagunek guztiekin hitz egingo dute, alde zein kontra daudenekin, igande honetan, gaueko 21:00etan, ETB-1en.