albistea
ACBko play-offak
Gescrap Bizkaia-Caja Laboral eta Lagun Aro-Valencia, zuzenean
A.A.
EITB
ETB-1ek Bilbon jokatuko den partida emango du eta ETBK Sat-ek Donostiakoa.
-
Caja Laboral-Gescrap. EFE
Saskibaloiko talde euskaldunak ACB Ligako play-offetan murgilduta dabiltza eta igandean dute hurrengo hitzordua. Euskal Telebistak zuzenean eskainiko ditu bi partidak 12:15etik aurrera. Gescrap Bizkaia-Caja Laboral derbia ETB-1en izango da ikusgai , Xabier de la Fuente, Josean Aldalur eta Juan de la Vegaren kontakizunarekin; Lagun Aro Gipuzkoa Basket-Valentzia ETBK Sat-en emango da, Asier Aranguren eta Jokin Etxebarriaren komentarioekin.
Italiako Giroak ere ikusmina piztuko du txirrindularitza zaleen artean, Alpeetako bigarren etapa izango baita jokoan, Busto Arsizion hasi eta Lecco Dei Resinellin amaitzen dena. Fermin Aramendik eta Xabier Usabiagak gidatuko duten emanaldia 14:30ean hasiko da ETBK Sat-en eta 14:55ean ETB-1en.
Txirrindularitzaren ostean pilotaren txanda izango da. 17:25ean hasiko da 'ETB Kantxa' saioa, Xabier Euzkitze, Joxan Tolosa eta Elena Azpeitiarekin. Bilboko pilotalekuko jaialdia eskainiko dute. Bertan hiru partida jokatuko dira: Apezetxea-Cecilio / Mendizabal III-Peñagarikano, Titin III-Pascual / Mtz de Irujo-Merino eta Ongay-Ladis Galarza / Gorka-Arruti.
Azkenik, Bigarren B Mailako Lugo-Eibar partida zuzenean izango da ikusgai ETBk Sat-en, 18:00etan, Xabier Andueza eta Juanan Larrañagaren kontakizunarekin..