Itxi

telebista

23:25ean

'Aita Mari' film dokumentala, gaur gauean ETB2n eta eitb.eus-en

EITB Media

EITBren parte hartzea duen ekoizpenak Salvamento Marítimo Humanitario gobernuz kanpoko erakundeak txatartegiko ateetatik jaso eta Mediterraneo itsasoan pertsonen bizitzak salbatzeko bideratu zuen arrainontziaren nondik norakoak kontatzen ditu.

  • 'Aita Mari' dokumentala, gaur gauean, 23:25ean, ETB2n eta eitb.eus-en

    'Aita Mari' dokumentala, gaur gauean, 23:25ean, ETB2n eta eitb.eus-en

Salvamento Marítimo Humanitario gobernuz kanpoko erakundearen Aita Mari erreskate ontziaren historia biltzen duen film dokumentala izango dugu ikusgai gaur gauean ETB2n eta eitb.eus-en.

EITBren parte hartzea du lanak eta Javi Julio fotokazetari eta zinemagile donostiarra da zuzendaria. Bertan ikus dezakegu nola erakundeko bi kidek, Iñigo Mijangosek eta Iñigo Gutierrezek, Stella Maris Berria atunontzia txatartegitik jasotzen duten eta Mediterraneo itsasoan pertsonen bizitzak salbatuko dituen ontzi bilakatzen duten.

Aita Mari ontziak urteko bigarren erreskate-misioa amaitu berri du, eta EITB horren lekuko izan da. Asier Sanchez kazetariak ontzitik bertatik egin du erreskate-misioaren jarraipena. Bere kontakizunak EITBko hedabide guztietan entzun eta ikusi ahal izan dira ekainaren 6an Palman abiatu eta hilaren 23an Sizilian lehorreratu ziren arte. 

Aita Mari filmak ontzia eraberritzen hasi zirenetik lehen erreskatea amaitu arteko ibilbide gorabeheratsua kontatzen du. Bide batez, gerratik eta gosetik ihesi doazen pertsonei laguntzeko herritar anonimo batzuen talde lana eta ahalegina erakusten du. 

Aita Mari gaur gauean izango dugu ikusgai 23:25ean, "Aquí y Ahora" saioaren ostean, ETB2n eta eitb.eus-en.