Itxi

telebista

22:15etik aurrera

Kreta, gaur, "Vascos por el Mundo" saioan

EITB Media

Pedro Mardones kazetariak eta Jorge Claver kamerak Greziako uharterik handiena ezagutuko dute bertan bizi diren euskaldunen eskutik.

  • Kretako hondartza bat.

    Kretako hondartza bat.

Gaur, Pedro Mardones kazetariak eta Jorge Claver kamerak Kretara bidaia egingo dute "Vascos por el Mundo" saioan. Veronica Echenique, Ander Ugarte, Beatriz Arbeloa eta Aitor Beñaran euskaldunen eskutik, Greziako uharterik handiena ezagutuko dute.

Irla menditsua da, eta Euskadik baino 1.000 kilometro karratu gehiago ditu. Zeus jainkoaren jaioterria da eta zibilizazio minoikoa bertan sortu zen, Kristo Aurreko 3000. urtean. Bere altxorrik handienak, Knossos jauregiak, Minotauroaren labirintoaren mitoa gordetzen du. Historian zehar uhartearen kontrola lortzeko borrokatu duten kultura eta zibilizazio guztiek Kretako paradisuzko kostaldeaz maitemindu dira.

Gaur egun, milaka pertsona ibiltzen dira egunero Heraklion, Kanea eta Retimno portuetan, eta mendi zurien gailur malkartsuetan eta Samariako zintzur ikusgarrian galtzen dira.

"Vascos por el Mundo" igande honetan izango da ikusgai 22:15etik aurrera ETB2n eta eitb.eus-en.