telebista
22:30ean
Euskal errezeta osasuntsuak, gaurko "Tupper Club" saioan
EITB Media
Javi Sierrak goi mailako hiru kirolari bilduko ditu saioan: Odei Jainaga, Aitzol Atutxa eta Iñigo Peña.
-
Iñigo Peña, Aitzol Atutxa eta Odei Jainaga kirolariak.
Gaur gauean, Javi Sierra sukaldariak goi mailako hiru kirolari izango ditu saioan eta euskal errezeta osasuntsuak prestatzeko erronka jarriko die. "Tupper Club" saioan, sukaldean ikusiko ditugun kirolariak Odei Jainaga, Aitzol Atutxa eta Iñigo Peña izango dira.
Odei Jainaga atleta olinpikoak betiko plater bat prestatuko du, haragi-bolak. Bere familiako errezetari jarraitzen ahaleginduko da, baina ardo gehiegitxo botatzeko arriskuarekin.
Aitzol Atutxa aizkolariak, bere aldetik, zurrukutuna prestatuko du. Errezetarako hainbat osagai aizkorarekin moztuko ditu gainera.
Amaitzeko, Iñigo Peña piraguista olinpikoak boletus onddoekin egindako arrautza-nahasia prestatuko du, baina zailtasunekin egingo du topo eta hartutako norantza zuzendu beharko du kozinatzen duen bitartean.
"Tupper Club" gaur gauean honetan izango da ikusgai 22:30ean ETB2n eta eitb.eus-en.