telebista
22:15ean
Kafea, gurina margarinaren aurka eta gihar-mina, gaur gauean "Falsos Mitos" saioan
EITB Media
Iñaki Andradas sukaldariak, Toscana Viar nutrizionistak eta Eli Pinedo kirolari olinpikoak elikadurari eta osasunari buruz zabaldutako mitoak argituko dituzte.
-
Iñaki Andradas, Eli Pinedo eta Toscana Viar. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia
Gaur gauean, Iñaki Andradas sukaldariak, Toscana Viar nutrizionistak eta Eli Pinedo kirolari olinpiko ohiak elikadurari eta osasunari buruz zabaldutako mitoak argituko dituzte "Falsos Mitos" saioan. Hasteko, kafea gure egunerokotasunetik kendu beharko genukeen azalduko dute, osasun arloko eta kafearen sektoreko profesionalen laguntzarekin. Jarraian, gurinaren eta margarinaren arteko guduarekin amaitzen saiatuko dira. Bien artean, zein da osasuntsuagoa? Amaitzeko, gihar-minaren aurkako mirarizko erremediorik ba ote dagoen argituko dute.
"Falsos Mitos" asteazkenetan izaten da ikusgai 22:15ean ETB2n eta eitb.eus-en.