Itxi

albistea

Ostiralean

Kopako finalari jarraipen berezia ETBn

Erredakzioa

'Euskadi Directo', 'Ni Más Ni Menos' eta 'Athletic Directo' saioak zuzenean egingo dira Vicente Calderon estadio ondoan jarritako set-etik.

  • Kopako finalerako lantaldea. EITB.

    Kopako finalerako lantaldea. EITB.

Athleticek eta Bartzelonak ostiralean jokatuko duten Errege Kopako finalari jarraipen berezia egingo dio Euskal Telebistak. Programazio berezia zortzi orduz luzatuko da eta hiru saio izango ditu ardatz: 'Euskadi Directo', Reyes Pradosek gidatuta; 'Ni Más Ni Menos', Klaudio Landarekin, eta 'Athletic Directo', Jose Ituartek aurkeztuta. Hiru saioak zuzenean emitituko dira Vicente Calderon estadio ondoan jarritako gune berezitik. Bestalde, 'Gaur Egun' eta 'Teleberri' albistegietan Txemi Galarraga izango da berriemaile Madrildik.

'Euskadi Directo. Especial Final de Copa' 13:30ean hasiko da. Reyes Pradosek ETBren set-etik eta Diego Callejak Athletic Hiria gunetik, Madrilgo giroaren berri emango dute 'Teleberri' albistegia hasi bitartean.

Bilboko interes guneekin ere hartu emanak izango dituzte saioan zehar: San Mames estadioarekin, Garcia Rivero kalearekin… 'Euskadi Directo'ko kazetariek era guztietako bideoak prestatuko dituzte egun berezi honetarako.

Arratsaldean 'Euskadi Directo'ko lagunek berriemaile lanak egingo dituzte Athletic Hiria gunetik: Reyes Pradosek 'Ni Más Ni Menos' saiorako eta Diego Callejak 'Athletic Directo' saiorako.

'Ni Más Ni Menos', zuzenean Madriletik

Klaudio Landak 'NMS' saioa zuzenean emango du Madriletik, 16:15ean hasita. Aurpegi ezagunak pasako dira bertan jarritako telebista-gunetik: Patxi Salinas jokalari ohia, Jordi Rebellon aktorea, Garbiñe Abasolo modelo ohi eta enpresari bilbotarra, Fernando Llorente jokalariaren aita, Athleticeko neskak, Itziar Atienza aktorea, Jon Allende eta Ainhoa Cantalapiedra 'Operación Triunfo'ko lehiakide ohiak, Julian Lopez umorista...

Berri emaile sorta ere izango dute Madril eta Bilbon barrena: Athletic Hirian Reyes Prados, Vicente Calderonetik gertu Nagore Real, San Mamesen Unai Etxebarria, Plaza Berrian Angela Arenal eta Bilboko Pozas kalean Javi Palacios.

'Athletic Directo', 19:00etan eta 23:55ean

Jose Ituartek aurkeztuko ditu 'Athletic Directo'ren bi edizioak. Partidaren aurretik, 19:00etan, emango da lehenengo edizioa, eta 'Teleberri'ra arte iraungo du. Bigarrena, berriz, partidaren ondoren, 23:55ean, hasi eta 01:30ean amaituko da. Kiroletako lan-taldeak eta 'Euskadi Directo'ko lan-taldeak elkarrekin egingo dute lan: Madril eta Bilboko giroaren berri emango dute uneoro.

Jorge Cerratok zelaigunetik bertatik emango du berri: protagonistak elkarrizketatuko ditu. Valentin Elguezabal Vicente Calderonen ateetako batean egongo da eta zaleen iritzi eta animoak jasoko ditu. Koldo Urrizek azken ordua eskainiko du Madrildik eta jokalarien nondik norakoak bilduko ditu.

Gau guztian, Diego Callejak Athletic Hirian jazotzen dena kontatuko du. Ana Ramos, berriz, San Mamesen egongo da, Maria Jurado Ldo Poza kalean eta Maitane Bastida Plaza berrian.

San Mameseko jaia, ETBK Sat-en

ETBK Sat katean, bien bitartean, San Mamesen ospatuko den jai handia eskainiko dute zuzenean. Mikel Ibargoienek eta Sara Gandarak kontatuko dute bertan jazotzen den guztia. Rafa Rueda, Itziarren Semeak, El Menton de Fogarty eta Zea Maysen musika emanaldiak izango dira, Oihan Vegak eta Iñigo Asensiok gidatuko duten festa honetan.

eitb.com

eitb.com webgunean ETBko saioak izango dira ikusgai telebistan ematen une berean. Horrez gain, albisteak, argazki eta bideoak (erabiltzaileek bidalitakoak eta EITBn egindakoak), sare sozialetako komentarioak eta zuzeneko seinaleak (eitb.com/athleticclub web berezian) egongo dira erabiltzaileen eskura. Seinaleetako batek, hain justu, Athletic Hirian gertatzen denaren berri emango du zuzen-zuzenean.

Euskadi Irratia eta Radio Euskadi

Euskadi Irratiko saio eta albistegiek adi-adi jarraituko dute Athleticen hitzordu garrantzitsua egun osoan zehar. Gaueko bederatzietatik aurrera programa berezia egingo dute Txetxu Urbietaren gidaritzapean. Kepa Iribarrek eta Haritz Gallastegik partidaren kontakizuna egingo dute zuzenean Madrildik, eta Ander Altunak San Mameseko jaiaren berri emango du.

Radio Euskadi ere Madrilen izango da. 'Boulevard' saioa zuzenean emitituko da EITBren gune berezitik; elkarrizketa eta solasaldiak egiteaz gain, Athletic Hirian eta Madril eta Bilboko zenbait lekutan bizi den giroaren berri emango dute. Albistegietan, ' Kiroladia' saioan eta 'Graffiti'n ere koxexioak egingo dituzte.

Partidaren emanaldia 20:30ean hasi eta goizaldeko ordu batean amaituko da.