Itxi

telebista

22:15ean

Glutenik gabeko errezetak, gaur gauean "Tupper Club" saioan

EITB Media

Adela Ucar, Yerai Diaz eta Kai Nakai lehiatuko dira.

  • Javi Sierra.

    Javi Sierra.

Gaur gaueko "Tupper Club" saioa, Javi Sierrak aurkeztua, glutenarekiko intolerantzia duten pertsonei zuzenduta egongo da. Gure errezetetan osagai batzuk aldatuz, sukaldaritzaren eskaintza zabalaz goza dezaketela ikusteko aukera emango du honek. 

Ohi denez, hiru lehiakide programako sari nagusia etxera eramaten saiatuko dira beraien errezetekin. Adela Ucar aurkezlea cottage pie edo haragizko pastel ingeles bat prestatzera animatuko da, baina, haragia beharrean, soja ehundua erabiliz. Yerai Diaz Ikaranek, gaueko "Gaur Egun" albistegiko aurkezleak, galiziar enpanada bat prestatuko du masarako garbantzu irina erabiliz. Kai Nakai (Iratxe Aguilera) abeslariak saihets-gisatua patatekin sukaldatuko du, pertsona zeliako batek arazorik gabe jan ditzakeen plater tradizionalak daudela erakusteko.

"Tupper Club" saioa astelehenean, 22:15ean ETB2n eta eitb.eus-en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista