Itxi

telebista

Kirolak zuzenean

VI. Euskal Herria Txapela, Athletic vs Reala, gaur ETB1en eta eitb.eus-en

EITB Media

Futbolaz gain, Gasteizko Andre Maria Zuriaren Txapelketako lehen finalerdia izango dugu ikusgai, Laso–Imaz / Artola-Albisu, baita Burgosko Itzuliko 4. etapa eta Poloniako Tourreko azkena ere.

  • VI. Euskal Herria Txapelketa, Athletic vs Reala, zuzenean

    VI. Euskal Herria Txapelketa, Athletic vs Reala, zuzenean

ETB1en eta eitb.eus-en, kirol emanaldi anitzez gozatu ahal izango da gaur. Athletic Club eta Real Sociedad taldeek VI. Euskal Herria Txapelaren finala jokatuko dute Barakaldoko Lasesarre zelaian, eta zuzenean jarraitu ahal izango da 20:45etik aurrera. Denboraldiaurreko azken lagunartekoa izango da Liga hasi aurretik.

Pilota ere ez da faltako "ETB Kantxa" saioan asteburuari hasiera emateko. 22:30etik aurrera, Gasteiztik zuzenean, Bakaikoa-Elizegi / Alberdi-Eskiroz eta Ama Zuriaren Txapelketako lehen finalerdia, Laso-Imaz / Artola-Albisu, partidak eskainiko dira. 

Txirrindularitzari dagokionez, 15:00etan, Burgosko Itzuliaren 4. etapa (Torresadino – Clunia) jarraitu ahal izango da, eta, 17:00etan, Poloniako Tourreko 7.etapa (Valsir – Krakovia). 

Guztia, gaur ETB1en eta eitb.eus-en.