Itxi

telebista

00:40ak aldera

Zeledonen igoera, zuzenean gaur gauean EITBn

EITB Media

Aurretik, 22:30ean, ETB1ek Laso – Imaz eta Ezkurdia – Zabaleta bikoteek jokatuko duten Andre Maria Zuriaren Torneoaren finala emango du.

  • Zeledonen igoeraren artxiboko irudia

    Zeledonen igoeraren artxiboko irudia, EITB Mediaren bideo batetik ateratakoa

EITBk zuzenean eskainiko du gaur gauean Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiei amaiera emango dien bukaera ekitaldia. Gauerdia pasata, 00:40ak aldera, Zeledonen igoera zuzenean jarraitu ahal izango da telebista, irrati eta Internet bidez.

ETB1en, Ilaski Serranok aurkeztuta, Zeledonen igoeraren inguruko saio berezia eskainiko dute. Programan, zuzeneko konexioa egingo dute Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazarekin baserritarraren agurra eskaintzeko. Unai Ugarte aditua izango dute lagun, eta Gorka Urtaran Gasteizko alkatea ere izango dute beraiekin. Emanaldia eitb.eus-en ere ikusi ahal izango da.

Gainera, tarte nabarmena izango dute festek Radio Vitoriako programazioan eta jaien amaiera ekitaldia zuzenean eskainiko dute gauean.

Andre Maria Zuriaren Torneoaren Finala

Jaiei agur esan aurretik, 22:20ak aldera, ETB1eko "ETB Kantxa" tartean, Andre Maria Zuriaren Torneoaren finala emango da. Ogeta pilotalekuan aurrez aurre arituko dira Laso – Imaz eta Ezkurdia – Zabaleta bikoteak.