telebista
22:15ean
Etxekoen artean arrakasta lortzeko errezetak, gaur gauean "Tupper Club" saioan
EITB Media
Xabier Madariaga, Ana Goitia eta Nerea Alias arituko dira lehian plater onena kozinatzeko asmoz.
-
Xabier Madariaga, Ana Goitia eta Nerea Alias. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia.
Gaur, "Tupper Club" saioan, familiako kideen artean arrakasta izan ohi duten errezetak prestatzea proposatuko die Javi Sierrak lehiakideei.
Oraingoan, EITBko hiru aurpegi ezagun lehiatuko dira: Xabier Madariagak bakailaoz betetako piperrak prestatuko ditu; Ana Goitiak bularkiak saltsan kozinatuko ditu "Ana Mari erara" amari omenaldi gisa; eta, azkenik, Nerea Aliasek ahate fideua aukeratuko du.
"Tupper Club" saioa gaur izango da ikusgai, 22:15ean, ETB2n eta eitb.eus-en.