albistea
Kirolak
Ekaitz Saies piraguista, 'Zu Kirolari' saioan
A.A.
EITB
Sara Gandarak gidatzen duen programa asteartean, 22:30ean, dago ikusgai ETBK Sat-en eta igande goizean ETB-1en.
-
Sara Gandara, 'Zu Kirolari'. EITB
Ekaitz Saies piraguista donostiarrari buruzko erreportajea eskainiko du 'Zu Kirolari' saioak astearte honetan. Londreseko Olinpiar Jokoetarako sailkatu ez den arren, gogoeta interesgarria utzi die ETBko kirol saioko lagunei.
Bestalde, eskubaloiaz jardungo dira, Zarautz eta Errenteriako taldeek lortu duten kategoria igoeraren karietara. Kirol jarduera beraren eta herrietako kluben egoera azaltzeaz gain, igoera fasea nola joan den azalduko du Anartz Agirrek.
Ueli Steck alpinista suediarrari buruzko bideo bat ere emango dute.
Sara Gandarak gidatzen duen kirol saioa asteartean emango da ETBK Sat-en, 22:30ean. Igande goizean berriro izango da ikusgai, oraingoan, ETB-1en.