Itxi

telebista

22:15ean

Dallas, cowboy-en sorlekua, gaur gauean "Vascos por el Mundo" saioan

EITB Media

Leire Carreras, Elena Ilzarbe, Jorge Marin eta Janire Lamikiz izango dira Carolina Calvo kazetariaren eta Javier Quiles kamera-operadorearen anfitrioiak.

  • Texas Longhorn zezena

    Texas Longhorn zezena

Aste honetan "Vascos por el Mundo" saioa Ameriketako Estatu Batuetara joango da, Texas estatuko hirugarren hiririk handiena den Dallas ezagutzeko asmoarekin. Carolina Calvo kazetariak eta Javier Quiles kamera-operadoreak hiria eta ingururak ezagutuko dituzte Leire Carreras, Elena Ilzarbe, Jorge Marin eta Janire Lamikiz euskaldunen eskutik.

Dallasek abeltzaintzan eta petrolio ekoizpenean oinarritutako historia aberatsa du. Gaur egun gainera, teknologiaren esparruan aritzen diren enpresa askok bertan dute egoitza.

Mendebalde Urrunaren benetako ataria zeharkatu eta Fort Worth ezagunera ere hurbilduko dira. Hemen, bizirik mantentzen dute cowboyen espiritua; egunero Texas Longhorn adardun zezen ospetsuek hiria zehartzen dute, ikuskizun paregabea eskainiz.

"Vascos por el Mundo: Dallas" gaur izango da ikusgai, 22:15ean, ETB2n eta eitb.eus-en.