Itxi

telebista

22:30ean

Baskoniako batasun galdua, gaur gauean, "Una Historia de Vasconia" saioan

EITB Media

Alberto Santana historialariak gure lurraldearen historian barrena bidaia egingo du kondairak desmitifikatu eta gure iraganeko pasarte ilun asko argitzeko.

  • "Una Historia de Vasconia"

    "Una Historia de Vasconia". EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Gaurko "Una Historia de Vasconia" saioa Baskoniako batasun galduaz arituko da. Izan ere, oso zaila da zehaztea noiz ezarri ziren historikoki euskal lurraldeetako muga geografikoak. Europako beste nazio zahar batzuk ez bezala, Baskonia, bere gaur egungo hedadura osoan, ez zen inoiz erresuma independente bat edo estatu bereizi bat izan.

Euskal lurraldeak sorkuntza historikoak dira, eta, eraketa horren oinarrian, bertako agintarien eta haien gorteetako nobleen arteko gatazkak eta botere borrokak egon ziren. Nafarroak solik eratu zuen benetako euskal estatu iraunkor bat. Duela 100 urte hasitako historia bat da hori.

Alberto Santana historialariak alor zientifiko ezberdinetako adituen laguntza izango du gai honen inguruko hainbat galderen erantzunak topatzeko. Izan ote zen inoiz Baskonia batu bat? Agintari edo errege bakar baten menpeko lurralde batu bat? Zenbat denbora iraun zuen? Zergatik galdu zen Baskoniako batasuna lortzeko aukera?

"Una Historia de Vasconia" asteazkenetan izaten da ikusgai, 22:30etik aurrera ETB2n eta eitb.eus-en.