Itxi

telebista

22:30ean

Burdinen jaunak, gaur gauean "Una Historia de Vasconia" saioan

EITB Media

Euskal Herriko aberastasun iturri nagusi izan ziren burdinolak landuko dituzte.

  • Burbinen jauna "Una Historia de Vasconia" saioan.

    Burbinen jauna "Una Historia de Vasconia" saioan.

Gaur gauean, "Una Historia de Vasconia" saioak urte askotan zehar Euskal Herriko aberastasun iturri nagusi izan diren burdinolak izango ditu protagonista. Euskal burdinolak ospetsuak izan ziren Europan, batez ere gerra garaian, eta euskal burdinezko armak funtsezkoak izan ziren espainiar inperioa hedatzeko.

Euskal Herrian hobekien kontserbatu diren burdinola hidraulikoetako batzuk berreraikitzen ari dira urte hauetan, eta horiek aztertuko dituzte Alberto Santanak aurkeztutako serie dokumentalean, beste hainbat gauzaren artean.

"Una Historia de Vasconia" gaur honetan izango da ikusgai 22:30ean ETB2n eta eitb.eus-en.