Itxi

telebista

Abenduak 31

Iñigo Urkullu lehendakariaren urte bukaerako mezua, larunbatean, EITBn

EITB MEDIA

ETB1en, ETB2n, Radio Euskadin, Euskadi Irratian, Radio Vitorian eta eitb.eus-en izango da ikusgai eta entzungai.

  • Iñigo Urkullu lehendakaria, artxiboko irudian

    Iñigo Urkullu lehendakaria. EITB Mediaren bideo batetik ateratako artxiboko irudia

Larunbatean, abenduak 31, EITBk Iñigo Urkullu lehendakariaren urte amaierako mezua emango du. ETB1ek, ETB2k, Euskadi Irratiak, Radio Euskadik, Radio Vitoriak eta eitb.eus-ek aldi berean eskainiko dute agerraldia.

Hasteko, Euskadi Irratiak, Radio Euskadik eta Radio Vitoriak 14:00etan egingo dute bat Urkullu lehendakariaren urteko laburpenarekin eta balorazioarekin. ETB1en, berriz, eguerdiko "Gaur Egun" albistegia bukatutakoan eskainiko dute, 14:35eak aldera; eta ETB2n "Teleberri" saioaren ostean izango da ikusgai, 15:35ean.   

Online, Urkullu lehendakariaren hitzak eitb.eus-ek eskainiko ditu, streaming bidez eskaintzen diren irrati eta telebista emisioetan.