Itxi

telebista

Larunbat honetan

ETB2k "Jotalent" saioa estreinatuko du Nafarroarako deskonexioan

EITB Media

Jotak eta folklorea ardatz dituen saioak arrakasta handia du Aragon TVn. Helburua da Jotaren belaunaldia topatzea.

  • "Jotalent" saioaren casting-etako irudia

    "Jotalent" saioaren casting-etako irudia

ETB2k "Jotalent" programa estreinatuko du larunbat honetan, urtarrilak 14, Nafarroarako deskonexioan (23:15ean). Jotak eta folklorea ardatz dituen lehiaketa originala da, eta Jotaren Belaunaldi berria ezagutzea du helburu. Horretarako, parte-hartzaileek erronka desberdinei aurre egin beharko diete astero, eta galetan euren dohainak erakutsi.

Aragon TVn arrakasta handia duen formatu honetan lehiakideek lanerako duten gaitasuna erakutsi beharko dute. Aragoitik ez ezik, beste lurralde batzuetakoak ere badira parte hartzalileak, tartean jota zale asko dituen Nafarroakoak ere.

Blanca Lisok aurkezten duen programaren helburua lehiakide bakoitzaren prestakuntza, bilakaera eta, azkenik, emanaldia ezagutzea da. Bidaia eta prozesu guztia erakustea du xedea, beraz, irabazle bakarra geratu arte. Horregatik, gala bakoitzean parte-hartzaileak kategoria batean edo gehiagotan lehiatuko dira, astean zehar irakasleekin, taldeetan eta klaustroarekin prestatutako gaiekin. Prestakuntzak tarte handia du saioan, aukera emango baitu, reality moduan, talentuan sakontzeko; baina baita lehiakidearen harreman eta erreakzioak erakusteko ere.

Hautaketa-prozesuaren ondoren, guztira 16 parte-hartzaile lehiatuko dira irabazle izateko. Lehen galan, Alex Aldea aktore eta dantzariak, Beatriz Bernad kantariak, Rafa Maza aktoreak eta Alizia Romero ahotsaren coach-ak osatutako epaimahaiak erabakiko du zein bi parte-hartzaile kanporatuko diren, eta edizio honetako 14 parte-hartzaile ofizialak geratuko dira lehian.

Astean zehar, lehiakideek aukeratutako gaiak entsegatuko dituzte, honako irakasleek lagunduta: Sergio Sanz, ahots teknikoko irakaslea; Amparo Nogués, mugimendu eszenikoko irakaslea; eta Sergio Aso, programaren musika zuzendaria.

Parte-hartzaile guztiak entseguetan ahaleginduko badira ere, diziplina, lana eta ahalegina erakutsiz, gala bakoitzean lehiakide bat kanporatua izango da, irabazle bakarra geratu arte.

"Jotalent" saioaren estreinaldia, larunbat honetan, 23:15ean, ETB2ko Nafarroarako deskonekzioan.