Itxi

telebista

Eduki nabarmenak

"Biba Zuek!", "Ta bihar zer?" eta "La Noche de...", gaur ETB1, ETB2 eta eitb.eus-en

EITB Media

Afrika Bibang abeslaria izango da "Biba Zuek!" saioko gonbidatua; "Ta bihar zer?"-en zahartzaroari buruz ariko dira eta 'The old man & the gun' filma "La noche de..." saioan.

0:37
Hainbat lagun dantzan

"Biba Zuek!" – 18:00etan ETB1en eta eitb.eus-en

Gonbidatu nagusia Afrika Bibang abeslaria izango da. Artista honek "Musika" izeneko kantua eta bideoklipa aurkeztu berri ditu. Saioaren lehen orduan, Korapiloak atalean, Nahasmendu Obsesibo-Konpultsiboa (NOK) izango dute hizketagai.

 

"Ta Bihar Zer?" – 22:30ean ETB1en eta eitb.eus-en

"Ta Bihar Zer?" saioak zahartzaroaren apologia egingo du gaur gauean, zahar izateaz harro dauden protagonistekin, eta baita zaharrekin harreman ona duten gazteekin ere. Nolakoa da sexua zahartzaroan edota nola zahartu nahiko genuke? Zahartzaroarekin zerikusia duten hainbat arlo aztertuko dituzte Leire Palaciosek aurkeztutako saioan.

 

"La Noche De… The old man & the gun" – 22:30ean ETB2n eta eitb.eus-en

Michael J. Fox izango da Felix Linaresek aurkeztutako saioko protagonistetako bat, aurtengo ohorezko Oscar saria emango baitiote. Jarraian, David Loweryk zuzendu eta Robert Redford protagonista duen The old man & the gun filma izango dugu ikusgai. Forrest Tucker banku lapurraren benetako istorioa kontatzen du. Gizon honek bere bizitzaren zati handiena kartzelan edo bertatik ihes egin nahian pasa zuen. 18 aldiz lortu zuen ihes egitea eta bere azken lapurreta 80 urte zituela burutu zuen, 2000. urtean.