Itxi

telebista

4. atala

Talde bakoitza zein kanpamentutara joango den erabakiko du kapitainen arteko norgehiagokak

EITB Media

Dutxen Jokoan, kapitainek enbor pisutsu bati eutsi beharko diote, bakoitzak bere pisuaren % 25 pisatzen duen enborrari, hain justu. Jokoa amaitutakoan, lehiakide batzuen artean tirabirak izango dira, eta kapitainen artean, berriz, lehenbiziko ika-mikak.

  • Aini, Jokin, Izeta y Seleta

    Aini, Jokin, Izeta y Seleta. Argazkia: EITB Media

"El Conquistador del Caribe" saioaren laugarren atala lau kapitainen norgehiagokaren tentsioarekin hasiko da: Aini, Jokin, Izeta eta Seleta aurrez aurre izango dira Dutxen Jokoan. Bertan, kapitainek enbor pisutsu bat eutsi beharko dute, baina zenbat pisatzen ote du enbor bakoitzak? Bakoitzak bere pisuaren % 25 pisatzen duen enbor bat izango du aurrean. Lau taldeek ikusmin handiarekin jarraituko dute proba, beraien etorkizuna jokoan dago eta. Izan ere, emaitzaren arabera, kanpamentu batera edo bestera joango dira, eta galtzaileek duelura bidali beharko dute taldekide bat.

Beraz, kapitain bakoitzak ardura handia izango du. Aini, urdinentzat garaipean lortzen saiatzeaz gain, Corocoteen artean dagoen sua itzaltzen saiatu beharko da; nesken eta mutilen artean dagoen arrakala hori ixten, hain zuzen. Antzuolarrak ez du lan errazik.

Atabey taldekoek, ordea, ongi baino hobeto hartu dute Jokinen iritsiera. Lur jota zeuden eta indarberritu egin ditu getxoztarrak. Konfiantza osoa dute iazko irabazlearengan, eta proba irabaztea espero dute, kanpamentu txirotik behingoz irten ahal izateko. Bestalde, Oihanek min hartu zuen aurrekoan, eta ikusteko dago horren belaunak hobera edo okerrera egingo duen.

Gazteen taldeak Izeta, Pentlatoiaren eta "Conquis"eko irabazlea, aukeratu zuen kapitain moduan. Horiei falta zaien esperientzia jasotzea espero dute aukeraketa horrekin. Cacaten jokoan ondo aritu zen Izeta, eta bide horri eustea eta gorriak kanpamentu aberatsetik botatzea nahi dute.

Gorriek, bestetik, garaipena lortu dute orain arte, eta Seleta, Berriatuko oilarra, apostu sendoa dela deritzote. Haren esperientziak lagunduko dielakoan daude, baina Seletaren izaera urduri eta bortitza oztopoa izan daitekeela uste duenik ere bada.

Dutxen Jokoa amaitutakoan, lehiakide batzuen artean tirabirak izango dira, eta kapitainen artean, berriz, lehenbiziko ika-mikak. Goseak eta nekeak, gainera, ez du giroa lasaitzen laguntzen, eta gaztaka gehiago egon daitezke aurrerantzean.

Zein kapitain gailenduko da jokoan? Kapitain berriekin harrituko al gara edo guztiz kontrakoa? Erantzun guztiak asteleheneko atalean izango dituzue, ETB2n eta eitb.eus atarian.

"El Conquis"en eduki digitalak 

eitb.eus/elconquistador

Youtube: eitb/el conquistador del Caribe 2023

facebook.com/elconquistadordelfindelmundo

Twitter: @el_conquis

Instagram: @el.conquis

Tik Tok: @el.conquis