Itxi

telebista

Eduki nabarmenak

"Biba Zuek!", "ETB Kantxa" eta "La Noche De...", gaur ETB1en, ETB2n eta eitb.eus-en

EITB Media

2023ko Jai Alai Winter Serieseko txapeldunak gonbidatutzat, binakako bi pilota partida eta 'La justiciera' filma daude eguneko edukien artean.

  • Pilota

    Pilota

"Biba Zuek!" – 18:00etan ETB1 eta eitb.eus-en

Diego Beaskoetxea eta Imanol Lopez 2023ko Jai Alai Winter Serieseko txapeldunak izango dira platoan. Bikoak igandean irabazi zuen txapela, Barandika eta Lekerika hiru setean mendean hartu ondoren.

Lehen orduan, Korapiloak atalean, Arreta Gabezia, Nahasmen eta Hiperaktibitatea (AGHN) landuko dituzte Maddalen Arzallus eta Xabier Sukiak gidatutako saioan.

  

"ETB Kantxa: Pilota" – 22:30ean ETB1 eta eitb.eus-en

Binakako bi pilota partida emitituko dira: batetik Ezkurdia-Martija / Peña II-Mariezkurrena II arituko dira norgehiagokan Binakako Txapelketan, eta bestetik, Agirre-Iztueta / Zabala-Gaskue Binakako Promozio Txapelketan.

 

"La Noche De… La justiciera " – 22:40ean ETB2n eta eitb.eus-en

Felix Linaresek aurkezten duen saioan, Sarah Daggar-Nickosn estatubatuarrak zuzendutako La justiciera filma izango da ikusgai. Pelikula honetan, bere senar bortitzetik ihes egin ondoren, Sadiek arriskuan dauden beste emakume batzuk askatzen laguntzea erabakiko du. Bizirauteko trebetasun, boxeo eta arte martzial hilgarrietako entrenamendu zorrotzak egin ondoren, mendekurako prest dago.

Aurretik, pelikularen zuzendari eta aktoreez hitz egiteaz gain, ostiral honetan estreinatuko den Paul Urkijoren Irati filmaz arituko dira. Nafarroan filmatu zuten eta Navarra Conquista Hollywood espazioa egiteko aprobetxatuko dute. Gainera, besteak beste, Archivos Secretos LND tarterako denbora ere izango da, eta CSI filmeko protagonista Oñatin zergatik bizi izan zen kontatuko dute bertan.