telebista
El Conquis
Atabey taldea desagertzeko zorian, gaurko "El Conquis" eztabaidan
EITB Media
Zazpigarren astez jarraian "El Conquistador del Caribe" saioa liderra izan zen asteleheneko ordutegi nagusian, %29,2ko datu ikusgarriarekin. Orain arteko kuotarik altuena da aurtengo edizioan.
-
Atabey
Oihane arabarra izango da Patxi Alonsok aurkezten duen "El Conquis" saioko gonbidatua, Etxe eta Hamzaren aurkako kuboen duelua galdu ostean kanporatua izan dena. Probaren inguruan hitz egiteaz gain, bere izendapena nola gauzatu azalduko dute. Izan ere, Jokinek indartsuenetako bat izateagatik aukeratu zuen arren, atzetik beste arrazoi bat egon dela erakusten duten irudiak eskainiko dituzte.
Abenturak aurrera jarraitzen du eta taldeak abenturako muturreko egoeraren ondorioak pairatzen hasi dira. Aitzik, Iruñeko bikiak, sorbalda aterata du eta realitya bertan behera uzteko zorian da. Beste bi partaidek ere medikuen laguntza behar dutela ikusiko dugu.
Gorriak bigarren astez azkenak izan ziren karten jokoari buruz ere hitz egingo dute. Yocahuen zorteak 180 graduko bira eman du Seleta iritsi zenetik, eta horrek kritikei bidea ireki die. Guanaban gazteek eta euren kapitaina den Izetak ez dute aukera alferrik galduko eta talde gorria kritikatzen duten material berria ikusiko da.
Posta kanpamentuetara iristear da eta taldeek inmunitate jokoari begira ordezkari bat aukeratu beharko dute. Nortzuk aukeratuko dituzten ikusiko dugu eta Lur Errekondok zein probari aurre egin beharko dioten azalduko du.
Eider, David, Raul, Annie, Eneko, Andrea, Juanito, Lur, Eneko Garcia iazko lehiakidea eta Urkito solaskideak bilduko dituzte platoan. Gainera, Oizederrek eta Ismak zuzendutako Gaztea Connectioni esker Conquis Komunitateak ere bere lekua izango du saioan. Memerik onena kantinplora batekin sarituko dute.
"El Conquis" debatea 22:40etik aurrera izango da ikusgai ETB2n eta eitb.eus-en.
Audientzia datu ikusgarriak
Zazpigarren astez jarraian "El Conquistador del Caribe" saioa liderra izan zen ordutegi nagusian, % 29,2ko datu ikusgarriarekin. Orain arteko kuotarik altuena da aurtengo edizioan.
226.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen seigarren atalak Euskadin eta eragin eremuan, eta bereziki arrakastatsua izan zen, beste behin, gazteen artean. Zehazki, saiorik ikusiena izan zen Euskadin 13-24 eta 25-44 adin-tarteetan.
ETB2, kanalik ikusiena Euskadin
Gainera, ETB2 kanalik ikusiena izan zen atzo Euskadin, % 12,3ko audientzia-kuotarekin. Aipagarri gaueko "Teleberri" albistegia, bere ordu tartean eta eguneko programarik ikusiena izan baitzen.