Itxi

telebista

Eduki nabarmenak

"12 Minutos", "Jateko Modukoa" eta "Akelarre", ostegunean ETB1, ETB2 eta eitb.eus-en

EITB Media

Arantza Ruizek Jaume Duchi egindako elkarrizketa, sukaldaritzaren bidez jendea ezagutzea eta Valeria Rosen elkarrizketak daude eguneko edukien artean.

  • Jaume Duchi egin dio elkarrizketa Arantza Ruizek

    Jaume Duchi egin dio elkarrizketa Arantza Ruizek

"Biba Zuek!" – 18:00etan ETB1 eta eitb.eus-en

X5 Kolektiboko kideak izango dira saioan. Karlos Gimenezek, Petti Berak eta Nerea Gorritik proiektu berri honen nondik-norakoak azalduko dituzte. Jatorri literarioa duen proiektua da, eta kantagintzara emandako hainbat poema aurkeztea dute helburu. Gainera, Jardin bat zuretzat abestia abestuko dute platoan.

Lehen orduan natura izango dute hizpide. Ingurumenaz gozatzeko eta natura maitatzeko zenbait moduren berri emango dute saioan.

 

"12 Minutos" – 21:40ean ETB2n eta eitb.eus-en

Arantza Ruizek Jaume Duch elkarrizketatuko du, Europako Parlamentuko bozeramailea, Europako erakunde honek Bruselan duen egoitzan. Urtebete da Ukrainako gerra hasi zenetik, eta gerraren ondorioz arituko dira. Urte honetan gertatu denaren inguruko atzera begirada egiteaz gain, Europan izan dituen eta etorkizunera begira ekarriko dituen ondorioak aztertuko dituzte. 

 

"Jateko Modukoa" – 22:30ean ETB1en eta eitb.eus-en

Aste honetan Beñat lemoarra izango da gonbidatua eta sukaldean Marta burlatarra, Berta irundarra eta Ibabe bilbotarra izango ditu, saltsa jartzeko prest. Basoan bizirauten ikasteko errezetak, dantza erotikoa eta musuak izango dira gaurko "Jateko Modukoa" saioan.

 

"Akelarre" – 22:40ean ETB2n eta eitb.eus-en

Valeria Rosek gidatutako umorezko talk show-a. Astero bezala, Pablo Ibarbururen talentua eta Pirataren musika zuzendaritza izango du saioak.