telebista
Eduki nabarmenak
"Irabazi Arte", "ETB Kantxa" eta gehiago, gaur ETB1, ETB2 eta eitb.eus-en
EITB Media
Areneren zalantzak, bi pilota partida eta komedia frantsesa izango dira eguneko edukietako batzuk.
"Biba Zuek!" – 18:00etan ETB1 eta eitb.eus-en
Huntza taldeko Josune Arakistain eta Uxue Amonarriz izango dira gonbidatuak. Ia hamarkada bateko ibilbidearen ostean, Huntza taldeak etenaldi mugagabea iragarri du. Eurekin mintzatzeaz gain, programako sintonia joko dute.
Bigarren orduan, Ukrainako gerraren urtemuga izango dute hizpide saioan. EITBko hainbat kazetarik Kievera egin dute bidaia egoeraren berri emateko asmoz, eta horietako batekin, Xabier Madariagarekin, zuzeneko konexioa egingo dute. Platoan, berriz, Chernobil elkarteko arduraduna izango da: Olatz Linazisoro.
"Irabazi Arte" – 21:00etan ETB1 eta eitb.eus-en
Olazarra futbol taldeko entrenatzailea da Larra, Ligako ekiporik onena. Gaurko atalean bere taldean jokatzea proposatuko dio Areneri. Onartuko al du Arenek proposamena?
"ETB Kantxa" – 22:00etan ETB1en eta eitb.eus-en
Bi pilota partida emitituko dira Zallako pilotalekutik: Binakako Txapelketan Altuna III-Tolosa / Larrazabal-Albisuren arteko norgehiagoka izango da eta Binakako Promozioko Txapelketan Salaberria-O.Etxeberria / Alberdi-Salaverri II.
"Pequeñas mentiras para estar juntos" – 22:40ean ETB2n eta eitb.eus-en
Guillaume Canet zuzendari frantsesaren Pequeñas mentiras para estar juntos komedia emitituko da. Maxek, larrituta eta depresioak jotzear, asteburu luze bat bakarrik pasatzea erabakiko du kostaldean duen etxean. Baina bere betiko lagunek hura bisitatzea erabakitzen dute ezusteko urtebetetze-festa emateko.