Itxi

telebista

Ospakizuna

"Esto No Es Normal" 500. saio berezia, gaur, ETB2n eta eitb.eus-en

EITB Media

123.100 euroko zakua izango dute jokoan Nerea Aliasek eta Txurruk aurkeztutako lehiaketan egun berezi honetan.

0:38
''Este no es normal'' cumple 500 programas

"Esto No Es Normal" saioa 500. atalera iritsiko da datorren gaur, otsailak 27. Nerea Alias eta Txurru aurkezleen eskutik, sorpresaz beteriko saioa izango da honakoa, bai platoan daudenentzat, baita etxeko ikusleentzat ere; izan ere, orain arte une mitikoak gogoratuko dituzte saioko koadrila bereziarekin batera.

Ospakizunera Sheila eta Maite gasteiztarrak bertaratuko dira, arratsalde asko lehiatzen pasa ondoren 162.900 euroko zakua etxera eraman zuten ama-alabak. Bertan, egun potoloa ospatuko dute, propio prestatutako tarta erraldoi batekin. 500 saio hauetan, zakuaz gain, parte hartzaileen artean 379.000 euro baino gehiago banatu dira.

Ospakizunerako ez ezik, lehiaketarako tartea ere izango du saio bereziak: 123.100 euroko zakua izango dute jokoan lehiakideek. Aurreko irabazleek zortea emango ote dute? Eramango al du zakua finalera iristen den bikoteak?

"Esto No Es Normal" 500. saio berezia, 16:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.