Itxi

telebista

Eduki nabarmenak

'Handia', "La Noche De..." eta gehiago, gaur ETB1, ETB2 eta eitb.eus-en

EITB Media

Horrez gain, Antton Telleria "Biba Zuek!" saioan gonbidatu gisa eguneko edukien artean.

0:22
Eneko Sagardoy aktorea

"Biba Zuek!" – 18:00etan ETB1 eta eitb.eus-en

Antton Telleria izango da saioko gonbidatua. Martxoaren 4an eskainiko du azken aldiz Nekatutak izeneko bakarrizketa, Donostiako Antzoki Zaharrean. Horrez gain, gaur egun ETB1eko "Mihiluze" saioa aurkezten du Ilaski Serranorekin batera. Gazteako "Dida!" saioan ere entzun dezakegu goizero. Horri guztiari buruz arituko da Maddalen eta Xabierrekin.

Lehenengo orduan, Korapiloak atalean bullyingaz arituko dira. Lorea Intxaustik bullyinga sufritu zuen eta bere kasua ezagutuko dute.

 

"Euskal zinema: Handia" – 22:30ean ETB1 eta eitb.eus-en

Jon Garañok eta Aitor Arregik zuzendutako filma emitituko da, XIX. mendean bizi izan zen Altzoko Handiaren historia kontatzen duena.

Lehen Karlistadan borrokatu ostean, Martin Gipuzkoako bere etxera itzuliko da, eta han, harrituta, bere anaia Joakin ohi baino askoz ere handiagoa dela ikusiko du. Mundu osoak Lurreko gizon handiena ikusteko ordaindu nahi izango duelakoan, bi anaiek bidaia luze bati ekingo diote Europan zehar. Bidean, anbizioak, diruak eta ospeak betiko aldatuko dute familiaren patua.

"La Noche De… Solo la verdad" – 22:40ean ETB2n eta eitb.eus-en  

Solo la verdad filma ikusi ahal izango da, benetako gertakarietan oinarritua, AEBetako lege-sistemari aurre egin zion immigrazioan aditua den abokatu bati buruzkoa, euren herrialdeetatik ihes egiten duten emakumeak babesteko legeak aldatzeko helburuarekin. Sarritan beren ideiengatik jazartzen edo heriotzara kondenatzen dituzten emakumeak, baina Estatu Batuetan immigrazioagatik atxilotu edo kanporatuak izaten zirenak.

Felix Linaresek aurkezten duen saioan tarte mitikoentzat lekua izango da. Besteak beste, Adivina de quién es la voz, zinemako pertsonaia esanguratsuetako batzuen ahotsak argituko dituztenak, eta Enfermedades raras, zeinetan aktore ospetsu batzuek pairatzen dituzten gaixotasun bitxiak aztertuko dituzten.