Itxi

telebista

Eduki nabarmenak

"Biba Zuek!" eta "Jateko Modukoa", gaur, ETB1 eta eitb.eus-en

EITB Media

Eguneko edukien artean izango dira Gatibuko kideak "Biba Zuek!" saioko gonbidatu gisa eta Klaudio Landak aurkeztutako saioa gela berriekin, besteak beste.

0:24
Klaudio Landa eta Markel Garrido

"Biba Zuek!" – 18:00etan ETB1 eta eitb.eus-en

Lehen orduan, dantzaren inguruan hitz egingo dute. Horretarako, bi dantzari eta dantza mugimendu terapeuta bat izango dituzte platoan eta emanaldi txiki bat ere eskainiko dute.

Bigarren zatian, Gatibu musika taldeko Alex Sardui eta Gaizka Salazar izango dira saioko gonbidatu nagusiak. Martxoaren 18an Miribillan makro kontzertua eskainiko dute gernikarrek eta emanaldi berezi horren gainean hitz egingo dute. Bertan, EHdistopikala azken laneko kantuak izango dira entzungai.

 

"Jateko Modukoa" – 22:30ean ETB1en eta eitb.eus-en

Berritasunekin dator gaurko saioa, gela berriak estreinatuko baitituzte. Baina bada aldatuko ez den zerbait: sukaldaritza eta saltsa giroa. Markel Garrido "Naufragoak" realityan ikusi genuen eta, oraingoan, lagun bila joango da "Jateko Modukoa" saiora. Mara, Adai eta Lorena izango ditu aurrez aurre, nor baino nor saltseroago.