telebista
Eduki nabarmena
Emakumeen Winter Serieseko finala eta "El Conquis"en atal berria, gaur gauean
EITB Media
Maite-Maialen eta Erika-Arai bikoteak izango dira nor baino nor gehiago Durangoko Ezkurdi pilotalekuan. Bestalde, abenturaren 9. atalean, talde horian lehen tirabirak sortzen hasiko dira.


"Biba Zuek!" – 18:00etan ETB1en eta eitb.eus-en
Liher musika taldeko Lide Hernando eta Iñigo Etxarriren bisita jasoko dute gaur Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak. Taldearen ibilbidea errepasatuko dute eta datozen asteetan eskainiko dituzten kontzertuen gainean arituko dira. Lehen orduan, euskararen inguruko hiru proiektu ezagutuko dituzte: Mintzapraktika, ahotsak.eus eta Jalgi hadi mundura.
"El Conquistador del Caribe" – 22:20an ETB2n eta eitb.eus-en
Abenturaren 9. atalean, talde horian lehen tirabirak sortzen hasiko dira.
"Woman Winter Series" – 22:25ean ETB1en eta eitb.eus-en
Emakumeen Winter Series Txapelketako finalaz gozatu ahal izango dugu gaurgauean: Maite-Maialen / Erika-Arai. Gizonezkoen banakako Final Fourrean Erkiaga eta Barandika nor baino nor gehiago. Iñigo Aiestaranek, Antxon Alberdik eta Ane Muruamendiarazek egingo dute kontakizuna Durangoko Ezkurdi pilotalekutik.