Itxi

telebista

Eduki nabarmenak

Athletic vs Sevilla norgehiagoka eta "Irabazi Arte" telesailaren 7. atala, gaur gauean

EITB Media

Bestalde, "En Jake" saioa kalera aterako da TOKIKOMek bere 10. urteurrena ospatzeko Getxon egingo dituen jardunaldiak gertutik jarraitzeko. Horrez gain, "Biba Zuek!" eta "ETB Kantxa" saioak izango ditugu.

  • Athletic vs Sevilla norgehigoka zuzenean ikusgai ostiral honetan

    Athletic vs Sevilla norgehigoka zuzenean ikusgai ostiral honetan

"En Jake" – 11:30ean ETB2n eta eitb.eus-en

"En Jake" saioa kalera aterako da gaur TOKIKOMek bere 10. urteurrena ospatzeko Getxon egingo dituen jardunaldiak gertutik jarraitzeko. Hasteko, Iban Arantzabal elkarteko presidenteari elkarrizketa egingo diote eta, horrez gain, komunikabideen arteko lankidetzaz eta euskal gazteen telebista kontsumoaz arituko dira jardunaldietan parte hartuko duten zenbait hizlarirekin. Hori guztia, eguneko aktualitatea ahaztu gabe. Azken orduko albisteen berri emateaz gain, analisia jorratuko dute Naiara Pinedo, Maite Ubiria eta Braulio Gómez kolaboratzaileekin.

"Biba Zuek!" – 18:00etan ETB1 eta eitb.eus-en  

Xarma Leone, Divina Comedia eta Albina Stardust euskal trabestien bisita izango dute ostiraleko saioan. ZEID Festibalerako prestatzen ari diren ikuskizunaz eta bakoitzaren proiektuez hitz egingo dute. 

Lehen orduan, Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea (UEMA) izango dute hizketa gai. Euskararen normalizazioaren alde lan egiten duen udal elkartea da UEMA eta bihar, martxoak 25, bere historiako mugarrira iritsiko da, 101 udal izatera iritsiko da eta. 

Futbola: Emakumezkoen Liga – 20:00etan ETB1en eta eitb.eus-en  

San Mames estadioan jokatuko den F Ligako 23. jardunaldiko Athletic vs Sevilla norgehiagokaren zuzeneko kontakizuna egingo dute Naxari Altunak eta Larraitz Lukasek.

 

"Irabazi Arte" – 22:00etan ETB1 eta eitb.eus-en  

Gaurko atalean, taldeko kapitain izateko Itsaso eta Areneren arteko lehia izango dugu ikusgai, eta Jon eta Areneren arteko harremanak ere zeresana ematen jarraituko du. 

"ETB Kantxa" – 23:00etan ETB1en eta eitb.eus-en  

"ETB Kantxa" saioak Larraintzarko pilota jaialdiko bi partida eskainiko ditu: Bakaikoa-Morgaetxebarria / Zabala-Gaskue (Promozio Txapelketako finalerdia) eta Elezkano II vs P. Etxeberria (Banakako Txapelketako kanporaketa). Xabier Euzkitze, Abel Barriola eta Ibon Gaztañazpi izango dira esatariak.