Itxi

telebista

Eduki nabarmenak

Binakako Emakume Master Cup txapelketako finala, "Herri Txiki" eta "Vascos por el Mundo", igandean

EITB Media

Aldai-Mendizabal / Arrizabalaga-Oses norgehiagoka zuzenean izango da ikusgai Zarauztik. Bestalde, Pagadi eta Miren Nogales Zegaman izango dira, eta ETB2ko bidai saioak Belgikako Amberes hiria bisitatuko du.

  • Binakako Emakume Master Cupeko finala, igandean, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en

    Binakako Emakume Master Cupeko finala, igandean, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en

"Teknopolis" – 11:50ean ETB2en eta eitb.eus-en

Ilargia modan dago, baina beste hainbat jomuga ere badaude espazioko ikerketan. Eneko Axpe NASAko kolaboratzaile zientifikoari galdetuko diote horien berri aste honetako "Teknopolis" saioan. James Webb espazioko teleskopioaren aurrerapen ikusgarriak aztertuko dituzte Fernando Jauregui Iruñeko Planetarioko  astrofisikariarekin, eta baita Sentinel sateliteek Lurra zaintzeko egiten duten lana ere. Eta minisateliteak egiten dituen enpresa bat bisitatuko dute Leioan: Satlantis, Urdaneta satelitearen egileak. 

 

Kirol emanaldiak ETB1en eta eitb.eus-en

Zuzeneko bi kirol emanaldi izango ditugu igandean.

Goizean, 12:00etan, Emakume Master Cup txapelketako binakako finala Zarauztik: Aldai-Mendizabal / Arrizabalaga-Oses. Horren aurretik, 3. postua erabakiko duen Etxegarai-Gaminde / Larrarte-Arrillaga norgehiagoka jokatuko da.

Arratsaldean, 17:00etan, Bilbotik, Binakako Txapelketako finalerdietako ligaxkako norgehiagoka: Altuna III-Tolosa / Elordi-Zabaleta. Atariko partidan Dario-Martija eta Exposito-Rezusta izango dira aurrez aurre. 

 

"Herri Txiki, Infernu Handi" – 22:00etan ETB1en eta eitb.eus-en

Miren Nogales eta Mikel Pagadi Zegamara hurbilduko dira denboraldi honetako bederatzigarren atalean. Mundu osoan zehar ezaguna den Gipuzkoako herrian, kontu kontari arituko da Miren Joxepirekin kafea hartzen duten bitartean. Horrez gain, Maria Doloresen etxe berezia ezagutuko du, eta ustekabeko gertaera biziko du Aintzanerekin topo egitean. Azkenik, Joseba Arakama pentatloilariarekin egongo da.

Mikelek Manolo taberna mitikoan hasiko du eguna, euskal txirrindularitzako altxorra den lekua. Mendian barrena Rubenekin elkartuko da eta Maxkiri-rekin tiroak botatzen ibiliko da.

 

"Vascos por el Mundo" – 22:15ean ETB2n eta eitb.eus-en

Belgikara joango da aste honetan "Vascos por el Mundo" saioa Amberes ezagutzeko asmoz. Herrialdeko bigarren hiri handiena da eta Escalda ibaiaren ertzean kokatutako dago. Erdi Arotik gaur egunera arte historia luzea gordetzen duen lekuaren nondik norakoak ezagutuko ditugu Carolina Calvo erreportariarekin eta Javier Rodríguez kameralariarekin batera. Bertan bizi diren lau euskaldun izango dituzte bidelagun: Pablo, Aitziber, Guillermo eta Iraide.