Itxi

albistea

13:30ean

Oihanederrek beste bi errezeta berri prestatuko ditu asteazkenean

A.H.

EITB

Saio honetan 'Arrautza poxatuak barazki salteatuekin' eta 'Euskal Herriko gaztak sakramentuekin' prestatuko ditu.

  • 'Oihaneder Bere Saltsan'. EITB

    'Oihaneder Bere Saltsan'. EITB

Asteazken honetan, beste bi errezeta prestatuko ditu Aizpea Oihanederrek bere eguneroko sukaldaritza saioan. Hasteko, 'Arrautza poxatuak barazki salteatuekin'. Horretarako erabiliko dituen osagaiak, zortzi arrautza, ura, ardo ozpina, eta barazkiak izango dira. Barazkien artean, tipulin txikiak, kuiatxo bat eta porru bat.

Ondoren, denontzat ezaguna den platera prestatuko du: 'Euskal Herriko gaztak sakramentuekin'. Gazta ezberdinak erabiliko ditu horretarako: Idiazabal gazta, Ossau Irati gazta, behi gazta eta ahuntz gazta, eta bakoitzaren jatorriaz arituko da. Gaztak sakramentuekin mahaian aurkezteko, sagar gozoa, intxaur zurituak (200 g), sagardo gozokia eta sagar bat erabiliko ditu.

'Oihaneder Bere Saltsan' saioak bi emanaldi ditu egunero: goizeko 13:30ean eta errepikapena 21:00etatik aurrera, biak ETB-1en.